Iñake Irastorzaren 'Gaua', Sitgesko film jaialditik Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astera

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Iñake Irastorza, zutik, ezkerretik laugarrena, 'Gaua' filmeko lantaldearekin Sitgesen. (Utzitakoa)

PaulUrkijok zuzendutako filmeko protagonistetako bat da aktore oriotarra, eta urri erdialdean Kataluniako jaialdi ezagunean egon ondoren, ostiral honetan Donostiako estreinaldian izango da.

Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren Gaua filmeko protagonistetako bat da Iñake Irastorza aktore oriotarra, eta batetik bestera dabil lantaldearekin, filma han eta hemen estreinatzen. Urriaren 11n, esaterako, harrera bikaina lortu zuen ikus-entzunezkoak Sitgesko (Katalunia) film jaialdi entzutetsuan, eta ostiral honetan, etxean, Donostian, erakutsiko dute, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astearen barruan.

Sarrerak atzo eguerdian jarri zituzten salgai, eta hemen daude eskuragarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide