Imanol Alguacil, 'Entrenatzaileen lurraldea' dokumentaleko protagonistetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Imanol Alguacil, 'Entrenatzaileen lurraldea' dokumentalean. (EITB)

EITBk euskal entrenatzaile entzutetsuenekin ondu du ikus-entzunezkoa. Realarekin izandako esperientziaz mintzatu da Alguacil, zale, jokalari eta entrenatzaile bezala. 

EITBk egindako Entrenatzaileen lurraldea dokumentalean elkarrizketatu dute Imanol Alguacil futboleko entrenatzailea. Realarekin bizitako urteez mintzatu da bertan, eta zale, jokalari zein entrenatzaile modura dituen oroitzapenak kontatu ditu. EITBk euskal entrenatzaile entzutetsuenak bildu ditu dokumentalean, eta Alguacilez gain, bertan parte hartu dute Xabi Alonsok, Jose Luis Mendilibar, Ernesto Valverde eta Jose Mari Amorrortu. Alguacilek esan du Reala "klub bat baino gehiago" dela, "etxea" alegia.

Ondorengo lotura honetan ikus daiteke dokumentala osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide