'Desagertuta' telesaila, igandetik aurrera ETB1en ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

'Desagertuta' telesaileko protagonista, Jon Lukas. (Pausoka)

Jon Lukas aktorea protagonista duen thrillerrak "euskal gazteen artean zirrara" eragin duela dio telebista kate publikoak, eta Primeran streaming plataformatik ETB1era egingo du salto orain.

EITBk iragarri du igande honetatik aurrera ETB1en emango dutela Desagertuta telesaila. Jon Lukas Orioko bizilaguna da thriller horretako aktorea protagonista, eta telebista kate publikoaren arabera, "euskal gazteen artean zirrara" eragin du. Primeran streaming plataforman eman dute aurrena, eta han "marka guztiak hautsi ditu".

Thrillerrak Jon izeneko gazte baten desagerpena du oinarri. Lagunekin batera gaua mendian pasa ostean, inork ez du haren berri. Baina laster azaleratuko dira lagun arteko ezkutuko hainbat sekretu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide