Errelatu berriarekin, panel berriak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Eusko Gudari kalean, Alde Zaharrerako aldaparen hasieran berritu duten panela. (Onintza Lete Arrieta)

Arkaitz Barriolak Errioa, gure ondarea errelaturako egindako marrazkiak oinarri hartuta, herriko hainbat panel berritu ditu udalak, tartean Alde Zaharreko hiru.

2021. urtean, herriko itsas ondarearen transmisioa indartzeko helburuarekin, Errioa, gure ondarea errelatua osatu zuen Orioko Udalak, eta liburuxka batean jaso zuten kontaketa. Arkaitz Barriolaren marrazkiekin jantzi zituzten hitzak, eta orain, marrazki haiek aprobetxatu ditu udalak herriko hainbat panel berritzeko. 

Esaterako, Alde Zaharreko hiru panel jada aldatu dituzte –irudikoa kasu–, eta egunotan dira aldatzekoak merkataritzako panelak ere, Adrian Garcia Turismo teknikariak zehaztu duenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide