John Benjamin Toshack Realeko entrenatzaile ohia Donostian da egunotan; izan ere, talde txuri-urdinak urrezko eta brillantezko bereizgarria eman zion atzo galestarrari, Realak eta Real Madrilek jokatu zuten partidaren atarian.
Gaur ere Donostian da Toshack, eta Aquarium inguruan ibili da goiz partean, Kontxako Bandera lortzeko estropada ikusten. Lehia bukatu denean, Orio Arraunketa Elkartekoen furgonetara gerturatu da entrenatzailea, eta harekin solasean aritu dira klubeko kideak. Gainera, nekatuta zegoela eta, hotelera furgonetan eraman dute Toshack Orioko ordezkariek.