Daniel Sccott raperoak 'Euskaldun' izeneko abesti berria kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko ira. 6a, 13:30

Argentinako ipar-mendebaldeko metrikaz baliatuz, Scottek bere jaioterriko eta Euskal Herriko kulturak uztartu ditu azken abesti honetan. 

Daniel Scott argentinar euskaldun berria da. Buenos Airesen jaio zen, eta gaur egun Orion bizi da. Zientzia Politikoetan lizentziaduna eta Teologian diplomatua da, baita idazlea eta raperoa ere. Bere azken abestiak Euskaldun izena du eta dagoeneko entzungai da YouTube plataforman. 

Scotten hitzetan, abesti hau "Argentinako ipar-mendebaldeko metrikarekin" egindako kopla bat da. "Euskaraz "euskaldun" hitzak "euskarak duena" esan nahi du. Orduan, kosmobisio honen arabera, zu beste herrialde batetik etor zaitezke, baina euskaraz hitz egiten baduzu, euskalduna ere bazara", azaldu du abeslariak.

Halaber, musikariak iritzi du Euskal Herrian "nortasun-faktore nagusia" ez dela odola edo lurra, "hizkuntza" baizik. "Eta horren ondorioz, beste herrialde batzuetatik etorritako atzerritar asko ere euskaldunak gara gaur egun", gehitu du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide