Trainerutan 500. garaipena eskuratu du Oriok asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko uzt. 29a, 10:49

Orio Arraunketa Elkarteko hiru traineruetako arraunlariak eta entrenatzaileak, igandean udaletxean asteburuan irabazitako lau banderekin. (Joxeju Olasagasti)

Orio Arraunketa Elkartearen datu ofizialen arabera, asteburuko lau garaipenekin zenbaki borobil horretara iritsi da arraun kluba.

Orio Arraunketa Elkarteak esku artean dituen datuen arabera, tosta arraunketako modalitate guztietan, 961 garaipen ditu klubak, eta asteburuko lau garaipenekin, modalitate nagusiari dagokionez zenbaki borobila lortu dute: 500. garaipena.

Ez da izan, gainera, asteburuak utzitako zenbaki borobil bakarra: emakumezkoen traineruak 2010ean abiatu zuen ibilbidea, eta ordutik askotariko 93 garaipen lortu ditu, horietatik 70 bandera. Euskotren ligan, oriotarrek guztira 46 garaipen dituzte lortuak, horietatik 40 bandera.

Gizonezkoek, berriz, Eusko Label ligan 58 garaipen dituzte lortuak, horietatik 50 bandera, eta Orio B-k, azkenik, 39. bandera irabazi zuela asteburuan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide