'Beti San Luis' Orioko arrantzontzira erori da ibilgailu bat Gijongo portuan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Orioko 'Beti San Luis' arrantzontzira erori den autoa, Gijongo portuan. (@gipuzkoagaur)

Ohiko gertakaria dela diote arrantzaleek: autoari eskuko balazta jartzea ahaztu, eta autoa poliki-poliki putzuraino erortzen dela; kasu honetan, itsasontzi gainera. Getariako moilan, esaterako, askotan pasatzen dela diote.

Sare sozialetan agertu da irudia: auto bat, Orioko 'Beti San Luis' arrantzontzira erorita. Ez Orion, Gijongo (Espainia) portuan baizik. Herriko arrantzaleei galdetuta, horiek diote ohiko gertakaria dela. Autoari eskuko balazta jartzea ahaztu, eta autoa poliki-poliki putzuraino erortzen dela; kasu honetan, itsasontzi gainera edo barrura.

Getariako moilan, esaterako, askotan pasatzen dela diote; Zarauzko malekoian ere gertatu izan da. Orion, gutxiagotan, dirudienez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide