Orio Arraunketa Elkarteak gainditu du 800 banderaren langa

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Orio Arraunketa Elkartearen 800. bandera izan zen Gipuzkoako Traineru Txapelketan eskuratu zutena, joan den astean. (Joxemari Olasagasti)

Arraun klubak orain astebete, ekainaren 1ean, lortu zuen bere historioako 800. bandera, gizonezko seniorrek irabazitako Gipuzkoako Traineru Txapelketari esker. Ordutik bandera gehiago eskuratu ditu klubak, aulki mugikorrean.

Egun handia izan zen joan den igandekoa Orio Arraunketa Elkartearentzat (OAE), hain preziatua den Gipuzkoako Traineru Txapelketa irabazi baitzuten gizonezko seniorrek, etxean bertan –emakumezkoek ez zuten zorte bera izan, eta seigarren izan ziren–. Kontuak egiten hasita, klubak jakinarazi zuen ez zela bandera bat gehiago, 800. bandera baizik.

Bandera horiek gizonezkoen eta emakumezkoen estropadak batuta zenbatu dituzte, baita kluba aritzen den modalitate guztiak kontuan hartuta ere, izan tostako arraunketa, iazn arraunketa olinpikoa. Datu zehatzagoak ere eman dituzte: 377 bandera traineruetan eskuratu dituzte; 97 trainerilletan; 296 bateletan; 23 arraunketa olinpikoan; eta zazpi, arraunergometroan.

Ordutik, gainera, banderaren bat gehiago ere eskuratu du OAEk aulki mugikorrean, eta hori ere, honezkero, gehituko zuten gauzak ondo bidean etengabe berrituko den zerrendara.

Banderez gain, garaipenak ere zenbatuak dituzte klubean: 1.700 baino gehiago, horietatik 945 tosta arrunketan eta 764 arraunketa olinpikoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide