Kukuarri Egunerako, amabirjina eta umea, prest

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Joxemari Lizaso eta Marijo Iparragirre Kukuarriko amabirjinarekin. (Utzitakoa)

Kukuarriko gurutzearen ondoan dago Oteizak egindako amabirjinaren eskultura, baina norbaitek burua moztua zion umearen irudiari. Joxemari Lizaso herritarrak harrizko burua egin, eta berriz jarri zion eskulturari, Marijo Iparragirreren laguntzarekin.

Maiatzaren 25ean, Kukuarri Egunean, mendizaleen apain-apain aurkitu zuten tontorra. Han zen gurutzea, eta han zen Oteizaren amabirjina ere, besoetan ume eta guzti. Norbaitek lore sorta koloretsua ere jarria zion.

Gutxik jakingo zuten, ordea, bi herritar ibili direla eskultura konpontzen egun handiaren atarian. Izan ere, Joxemari Lizasok bururik gabe aurkitu zuen umearen irudia, eta inguruetan bila ibili arren bururik aurkitu ez zuenean, berria egitea erabaki zuen. Antzeko harria aurkitu, hura moldatu, eta Marijo Iparragirreri eskatu zion laguntza irudia pintatzeko, hark eskulanetan duen trebeziagatik. Hala, berriz osatu zuten eskultura. Baita elementu berria gehitu ere: farola, amabirjinaren eskuetan.

1953an jarri zuten aurreneko aldiz amabirjinaren eskultura, baina norbaitek apurtu, eta 1977koa da gaur egun dagoena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide