Gure Esku-k, ekainaren 7ko mobilizazioaren harira, Imajinatu libre abestia kaleratu du gaur, "Euskal Herriko jaiak eta kultura" oinarri hartuta.
Orioko Gozategi taldeak sortu du abestia, eta letrak, berriz, Xabier Sukiarenak dira. Grabaketan parte hartu dute ere Alaitz eta Maiderrek eta Sua Enparantzak. Bideoklipaz Zap! Bideogintza arduratu da, eta Mollarriko zamalekuan grabatu dute, Zarautzen.
Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, Bilboko kaleak hartuko dituzte ekainaren 7an, "ziklo politiko berri bati" hasiera emateko helburuarekin. Mobilizazioa 17:30ean abiatuko da, La Casillatik.