'Harri Herri' telebista saioaren hirugarren denboraldian ere, oriotarrak lehian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko mar. 30a, 10:00

'Harri herri' saioaren aurkezpeneko talde argazkia. (EITB)

Bihar hasita, astelehen gauero emango dute ETB1 euskarazko telebista katean.

Bihar hasi eta apirilaren 27ra bitartean, astelehen gauero emango du ETB1 telebista kateak Harri Herri saioa. Hirugarren denboraldia du, eta aurrekoetan bezala, hainbat harri jasotzaile ibiliko dira nor baino nor gehiago lehian, zortzi taldetan banatuta.

Gizonezkoen eta emakumezkoen launa talde osatu dituzte, eta berrikuntzarik ere izango da, aurreneko aldiz emakumeak izango baitira emakumeen taldeko kapitainak, tartean Elene Ostolaza oriotarra.

Hamaseina gizon eta emakume ikusiko dira lehian. Emakumezkoetan, Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez oriotarrak, eta Estefania Etxebeste, Patricia Martin, Maddi Gesalaga, Lucia Orbe, Olaia Esnaola, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta, Sara Ansenjo, Lierni Osa, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi, Itxaso Treku, Zihara Zabala eta Leire Olea ariko dira harri jasotzen.

Gizonezkoetan, berriz, Aimar Galarraga eta Gorka Etxeberria oriotarrak, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a aiarra, eta Imanol Royo Lartain, Gorka Etxeberria, Jokin Eizmendi,  Julen Diaz, Xabier Aranburu Guzta, Gari Garmenia, Paulo Azpiazu, Mikel Lopetegi Urra, Beñat Telleria, Iraitz Arruti Burni Txiki, Iker Sojo, Jon Gisasola, Oskar Aguas eta Xabat Olaizola.

Finala apirilaren 27an, igandearekin, emango dute telebistan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide