Biba Zuek! ETB1eko telebista saioak milagarren atala beteko du gaur, eta horregatik, emanaldi berezia iragarri dute. Xabier Sukia oriotarra eta Maddalen Arzallus dira saioaren aurkezleak hura estreinatu zutenetik, 2020ko irailean.
Gaur arratsaldean, 17:45ean, erromeria giroan, programatik pasatu diren bidelagun zein gonbidatuak izango ditu saioak. Gauean, berriz, 22:20ean hasita, "solasaldiz, umore onez eta zuzenekoz beteriko gala" eskainiko dute.
Honako bideoklipa egin dute 1.000 atala ospatzeko.