Iker Gurrutxagak 2024ko kantu eta disko "kutunak" partekatu ditu Badok atarian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko urt. 22a, 09:23

Iker Gurrutxaga. (Guka)

Naiz irratiko Musikharia saioko esatariak iazko kantu eta disko "kutunenak" hautatu ditu, eta bakoitzak duen esanahia azaldu du.

Iker Gurrutxaga irrati esatari oriotarrak 2024ko abesti eta disko gogokoenak partekatu ditu Badok Berriaren euskal musikaren atari digitalean. Hamabi abestiz osatutako zerrenda sortu du Gurrutxagak, eta banan-banan azaldu du bakoitzak beretzako duen esanahia.

"Aurtengo zerrenda osatzerako garaian barruan zerbait mugitu didaten disko eta kantuak aukeratu ditut. Nahikoa ausaz egiari zor, baina batzuk aspalditik zerrendatuta nituenak. Kalitate handiko lanez jositako urtea izan delakoan nago 2024a, horregatik hautaketa  egiterakoan buruari buelta gehiegi ez ematea erabaki dut, bestela ez nukeelako inoiz bukatuko", eman du aditzera.

Azalpenak eta abestien zerrenda ikusi daitezke Badok atari digitalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide