Hasi dira Gabonetako argiak eskegitzen herriko kaleetan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Eusko Gudarien kalean jarritako argiak. (Guka)

Gaur goizean ekin diote Eusko Gudarien Kaleko argiak jartzeari.

Aste honetan hasi dira udal brigadako langileak Gabonetako argiak jartzen, eta dagoeneko ikus daitezke herriko hainbat kaleetan; Eusko Gudarien Kalean eta eliza inguruan, esaterako.

Urtero bezala, herriaren izaerarekin lotutako argi eta apaingarriak jarriko dituzte. Iaz, berrikuntza gisa, platanondo handiak ere apaindu zituzten. Abaromendiren kasuan, aldiz, udalak aurrenekoz jarri zituen argiak, eta auzoaren sarrerako biribilgunea eta beste zenbait gune ere apaindu zituen. Datozen egunetan jarraituko dute argi gehiago instalatzen herriko beste auzoetan zehar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide