Mendiren eskultura jaso du Juan Joxe Agirrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Mendi eta Agirre, Mendiren eskulturarekin. (Utzitakoa)

Lazkaoko Beneditarren Artxiboaren sortzailea ostiralean omendu zuen aldundiak, Lazkaoko beneditarren elizan egindako ekitaldian. Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzendaritzak antolatuta, Antxon Mendizabal Mendi eskulturgile oriotarrak eginako oroigarria eman zioten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin zion ostiral arratsaldean Lazkaoko Beneditarren Artxiboaren sortzailea den Juan Joxe Agirre Begiristain fraide eta artxibozainari, Lazkaoko beneditarren elizan egindako ekitaldian.

Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzendaritzak antolatuta, Antxon Mendizabal Mendi eskulturgile oriotarrak egindako eskultura jaso zuen Agirrek, eta ekitaldian izan zen Mendi bera ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide