Hika Teatroaren Zorretan antzezlanaz aritu da Iñake Irastorza aktore oriotarra, bere lankide Miren Gaztañagarekin eta Jabi Barandiaranekin Biba Zuek! saioan. Amatasunari, zaintzari eta maitasunari buruzko tragikomedia poetiko bat da Agurtzane Intxaurragaren antzezlana. Urriaren 25ean estreinatuko dute lana Donostian.