Mendibeltz futbol zelaiko harmailak horiz margotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urr. 1a, 13:30

Mendibeltz futbol zelaiko harmailak horiz margotuta. (Onintza Lete Arrieta)

Azken bi asteburuetan aritu da kluba harmailak kolore biziz margotzen. Orioko Futbol Taldeak aparteko hasiera izan du aurten, izan ere, neskek nahiz mutilek garaipenekin ekin diote ligari.

Igandean jokatu zuten senior neskek ligako lehenengo lehia Arrasateren aurka, 0-4 emaitzarekin garaipena lortuz. Senior mutilek, berriz, 2-0 emaitzarekin irabazi zieten Astigarragako Mundarro taldeko jokalariei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide