Luis Lizarraldek Berriaren udako argazkien lehiaketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko ira. 12a, 09:00

Argazki irabazlea: bi sorosle, ekaitzari begira, Orioko hondartzan. (Luis Lizarralde)

Naturak eskainitako bi irudi goratu ditu Berriaren udako argazkien lehiaketak.

Luis Lizarralde Aia-Orio Guka aldizkariko kolaboratzaileak irabazi du Berriaren udako argazkien lehiaketako lehen saria: bi lagunentzako otordu bat Getariako Elkano jatetxean. Argazkian bi sorosle ekaitzari begira harrapatu ditu Orioko Antilla hondartzan. Bigarren saia Asier Oiarbide Zabalak lortu du: bi lagunentzako bazkari bat Dinako Garena jatetxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide