Denboraldi berriari ekingo dio gaur Xabier Sukiak aurkezten duen 'Biba Zuek' telebista saioak

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko ira. 9a, 13:09

Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. (EITB)

ETB1eko zuzeneko saioak ordutegi berria izango du, eta platoa ere berria izango dute. Ohi bezala, Maddalen Arzallusekin batera aurkeztuko du saioa Sukiak.

Biba Zuek! ETB1eko arratsaldeetako saioak gaur ekingo dio denboraldi berriari, eta Xabier Sukia oriotarrak jarraituko du aurkezle, Maddalen Arzallusekin batera.

Astelehenetik ostiralera izaten da zuzeneko saioa, eta aurten plato eta ordutegi berriarekin datoz. Hala, 17:45ean hasiko da magazinea hemendik aurrera.

2020ko irailean estreinatu zuten telebista saioa, eta hasierei buruz hitz egiteko bildu zen Guka bi aurkezleekin. Hona elkarrizketa hura, bideoz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide