100 estropaden langa gaindituta

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko uzt. 30a, 14:12

Itxaso Azkonobieta, artxiboko irudian, Euskotren ligako txapel eta trofeoarekin. (Euskotren liga)

2013an hasi zen Euskotren ligan lehiatzen Orio Arraunketa Elkartearen emakumezkoen trainerua, eta Itxaso Azkonobietak 101 estropada egin ditu asteburuan gorengo mailan, eta ehungarrena, berriz, Oihane Iraola taldekideak. Bi taldekidek gainditzen dituzte marka hori: Andrea Oubiñak 119 partaidetzarekin, eta Vicky Piñeirok, 116rekin.

Asteburu berezia izan da joan den hau Oihane Iraola eta Itxaso Azkonobieta arraunlarientzat, 100 eta 101 estropada bete baitituzte Euskotren ligan lehiatzen Orio Arraunketa Elkarteko kirolariek.

2009an sortu zuten Euskotren liga, eta Orioko kluba 2013tik ari da han lehiatzen. Taldekide gehiagok ere pasata dute ehuneko langa bertan lehiatzen, Traineras.es webguneak emandako datuen arabera: Andrea Oubiñak 119 aldiz parte hartu du, eta Vicky Piñeirok, 116 aldiz. Jada arrauna utzita dagoen arren, Nadeth Agirre patroi ohiak ere estropada mordoa egin zituen bere ibilbidean Euskotren ligan: 117.

Oihane Iraola. (Euskotren liga)

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide