Arraun taldeak animatzeko, diseinu berritua

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko uzt. 4a, 11:11

Orioko udaletxeko balkoian bandera eta ikur anitzak egoten dira urtean zehar, eta horietako bat izaten da herriko traineruak animatzeko zapi horia. Aurten, ordea, diseinu berria estreinatu dute: Aupa Orio irakur daitekeen zapi bertikal luzeak jarri dituzte balkoian, alderik alde.

Izaten da kolorea eta aldarria Orioko udaletxeko balkoian urtean zehar. Ekainean, esaterako, LGTBIQ+ kolektiboaren koloreak egon dira esekita, eta festetan, haien bandera eta herriarena.

Arrantzale Egunean, arrantzale sarea ere egon zen zintzilik.

Uda sasoian herriko arraun traineruak animatzeko zapi horia ere jartzen da udaletxeko balkoian. Joan den asteburuan hasi zituzten Eusko Label eta Euskotren ligak (KAE1 lehenago hasia zen), eta aste honetan iritsi da horia balkoira, baina diseinu berrituarekin: izan ere, balkoiaren alde banatan zapi bertikal handiak jarri dituzte Aupa Orio leloarekin.

(Argazkia: Joxemari Olasagasti)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide