Azken asteetan atentzioa ematen dute tirolinako parketik skate parkerako bidean dauden pinuek, enbor bakoitzak plastikozko uztai garden bat eta hari lotutako poltsa bana baitu. Orioko Udalean galdetu, eta azaldu dute pinu-beldarrentzako tranpa naturalak direla. Bestela, horiek akabatzeko airetik pozoi-lurrina botatzen omen da. Egunero ikasten dela zerbait berria, eta hortxe informazioa, beren buruei galdera bera egiten ari ziren herritarrentzat.