'Norteko Ferrokarrilla' irratsaioan izan da Olatz Olariaga oriotarra

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Olatz Olariaga eta Karmele Mujika Euskadi Irratiko estudioan. (EITB)

Donostiako Institutu Onkologikoko farmazialaria da Olatz Olariaga oriotarra, eta immunoterapia izan du hizpide 'Norteko Ferrokarrilla' irratsaioan, Karmele Mujika onkologoarekin batera.

Gillermo Roak aurkeztutako Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilla irratsaioan zientzia eta teknologia gaiak jorratzen dituzte, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Pasa den ostiralean immunoterapia izan zuten hizpide, "norberaren sistema immunologikoak tumoreei kontra egiteko prestatzeko" terapia, alegia. Hala, Donostiako Institutu Onkologikoko Olatz Olariaga farmazialari oriotarrak eta Karmele Mujika onkologoak eman zituzten terapia horren inguruko azalpenak. 

Irratsaioa entzun daiteke lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide