Gure Zirkuaren Orioko emankizunak datorren astean hasiko dira, abuztuaren 4an, baina dagoeneko egitura muntatzen hasiak dira zirkuko kideak. Atzo hasi ziren beharrean, eta gaur ere lan eta lan dabiltza.
Guztira hamasei emanaldi eskainiko dituzte herrian, lau astez, ostegunetik igandera bitartean egunero, beti 19:00etan hasita.
Sarrerak, berriz, eskuragarri daude Gure Zirkuaren webgunean.