Jon Azkueren Bidasoa taldeak Berlingo Fuchse talde izan zuen aurkari Artalekun, eta Orio Eragin taldeko kideak herriko eskubaloi jokalaria babesten izan ziren partidan. Fuchese mundu mailako eskubaloi talderik garrantzitsuenetakoa da, Alemaniako liga nagusiko liderra; Irungo taldeak ez zuen alemaniarrak garaitzerik lortu (32-40), baina zaletuen animoak sentitu zituzten, jendetza bildu baitzen eskubaloi pista; tartean Orioko zaleen babesa eta berotasuna sentitu zuten jokalariek, eta batez ere Jon Azkue oriotarrak.
Eskubaloi taldeak eskerrak eman zizkion Orio Eragin Klubari: "Zuen babesa eta bultzada sentitzen dugu. Aupa Orio", idatzi zuten sare sozialetan.