Donostiako Ollagorra elkartearen saria jaso du OAEren emakumezkoen taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Arraun elkarteko kideak, atzo, Ollagorra elkartean. (Utzitakoa)

Elkarteak Juantxo Aginaga saria eman zion atzo, larunbata, Kontxako Bandera irabaztearren. Bazkaria egin zuten aurrena, eta oroigarria jaso zuten ondoren.

Donostian omenaldi polita jaso zuten atzo Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen lehen taldekoek. Izan ere, Ollagorra elkarteak Juantxo Aginaga saria eman zien, eta oroigarria jaso aurretik, bapo bazkaldu zuten elkarrekin.

Arraunalariak ez ezik, Patxi Frances entrenatzailea eta Iosu Esnaola presidentea ere izan ziren Ollagorrakoen egoitzan, baita elkarteko beste hainbat ordezkari ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide