Uztailaren 18tik aurrera, Orioko Pello eta Nikolasa erraldoiek ere badituzte beren erreplika txikiak. Platero artisau-tailerrak egin ditu panpinak udalarentzat, eta horrek Turismo Bulegoan jarri zituen salgai orain hilabete.
Salmentarekin pozik dira arduradunak, dagoeneko 72 bikote saldu baitituzte. "Aurreneko egunetan harrera bikaina izan zuten erraldoiek, arrapalan etorri ziren herritarrak erostera", azaldu dute. Orain "tantaka" ari dira saltzen, eta stocka badagoela azaldu dute.
Panpin bakoitzak 20 euro balio ditu banaka erosiz gero. Biak hartuta, berriz, 34 euroan daude salgai.