Orio AEk eskerrak eman dizkio Gonzalo Sukunzari 1970eko hamarkadako kamiseta ofiziala oparitzearren

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Orio AEren 1970eko hamarkadako kamiseta ofiziala. (Argazkia: Orio AE)

Kamisetaz gain, 1999ko Zarauzko Estropadaren kartel ofiziala ere eman dio arraun klubari.

Orio Arraunketa Elkarteak eskerrak eman dizkio publikoki Gonzalo Sukunzari, horrek bi opari egin dizkiolako klubari: batetik, 1970eko hamarkadako klubaren kamiseta ofiziala eman dio; bestetik, 1999ko Zarauzko Estropadako kartel ofiziala.

Arraun klubak sare sozialen bidez eman dizkio eskerrak, eta argazkiak ere argitaratu ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide