Dagoeneko 1121 oriotarrek eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko, ahobizi ala belarriprest gisa.
Oraindik izena eman ez dutenek ostiral honetan eta astelehenean daukate aukera. Bi egun horietan Euskaraldiko lantaldeko jendea kultur etxean izango da izena eman dutenei txapak banatzen eta izen-emate berriak egiten.