Orioko dendari eta tabernarien elkarteak ere bat egin du Euskaraldiarekin eta gaur aurkeztu du bere hamalauko ‘trainerua’. Arkupe elkarteko hamalau kide hauek eman dute dagoeneko izena Euskaraldian parte hartzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra eta dei egiten diete gainontzeko kideei eta beren bezeroei gauza bera egiteko.