Orion egoitza daukan Kultur Atelier komunikazio-agentziak babesa erakutsi nahi izan dio Euskaraldiari eta bertako langileek izena eman dute dagoeneko parte hartzeko. Orioko Euskaraldiaren lantaldearen proposamenari erantzunez, beren hamalauko 'traineru' propioa osatu dute.