Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia

Maiatzaren 14an, ostegunean, Balea Elkartean izan zen Agirre anaien emanaldia

Maiatzaren 14an, Kantauri itsasoko azken balea harrapatu zela 125 urte pasa zirenean hain justu, Balean Elkartean Unai Agirre eta Eñaut Agirrek "Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak" emanaldia eskaini zuten.

Errikotxia eta Balea Elkarteearen ekimenez, leporaino bete zen jangelan, han bildu ziren bertso zaleek bertso-afari eder baten giran momentu atsegin batzuk pasatzeko aukera izan zuten. Agirre anaiek aspaldiko eta ez hain aspaldiko bertso sorta ederrak kantatu zituzten eta han bildutakoek gozatu ederra hartu ahal izan zuten haiek entzuten.

Ekitaldia, nola ez, hain ezagunak ditugun orioko balearen bertsoak kantatuz amaitu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide