Gelatik Plazara bertso txapelketako finala jokatuko da apirilaren 24an, ostiralarekin, 17:30ean Azpeitiako Dinamoa Sormen Gunean.
Martxoko kanporaketan aurrera egin ostean, bertan parte hartuko dute Eñaut Amenabar, Intza Unanue eta Haizea Gurrutxagak, Errikotxia ordezkatuz. Hitzordurako sarrera doakoa izango da.