Inhar Gastianek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2026ko apirilaren 5a

Martxoaren 27an jokatu da Legazpiko Muruazpi Elkartean 2026ko Eskolarteko Bertso Txapelketaren kanporaketa

Martxoaren 27an jokatu da Legazpiko Muruazpi Elkartean 2026ko "Oinak Buruan" Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren kanporaketa eta bertan parte hartu dute Greta Etxaniz, Duna Urteaga, Eñaut Otaño, Nora Larrañaga eta Inhar Gastiain oriotarrak.

Bertsolari guztiek lan ederra egin dute eta han bildu diren ikusleek saio polita bat ikusteko aukera izan dute. Azkenean, saioko irabazlea, Duna Urteaga izan da. Inharrek, ezin izan du hurrengo faserako txartelik lortu.

Eskolarteko txapelketaren helburuak gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide