Unax Zumeta saritua Eskolarteko Bertso Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2026ko martxoaren 24a

Martxoaren 24an ospatu da Usurbilen Eskolarteko Bertso Idatzien Txapelketa.

 

 

Martxoaren 24an ospatu da Usurbilen Ikastolen Elkartearen ekimenez antolatzen den Eskolarteko Bertso Idatzien Txapelketa eta bertan parte hartu dute Orioko hainbat haur eta gaztek Usurbil, Zarautz, Getaria, Aia eta Zumaiakoekin batera. Usurbilgo kiroldegian egindako ekitaldian bertsolari gazteek euren bertsoak osatu dituzte antolatzaileek jarritako gaien inguruan. Aurtengo sarituen artean Unax Zumeta oriotarra izan dugu. Zorionak beraz, Unax eta gainontzeko parte-hartzaile guztiei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide