Martxoan 18an jokatu da Oñatiko Larrangain Elkartean 2026ko "Oinak Buruan" Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren kanporaketa eta bertan parte hartu dute Kattalin Arabolaza, Mikel Zabala, Adei Urbitarte, Enaitz Zeziaga, Mateo Larraza eta Ganix Miner oriotarrak.
Saioa oso ona izan da eta bertsolari gazteek lan ederra egin dute han bildu diren ikusleentzat. Azkenean, saioko irabazlea, Kattalin Arabolaza izan da. Errikotxiatarren ordezkariak, Ganixek, ezin izan du aurrera egin, baina bere ahotik oso bertso politak entzuteko aukera izan dute bertara bildutakoak.
Erriarteko Txapelketaren hurrengo saioa Legazpin izango da, martxoaren 27an, arratsaldeko sei eta erdietan, eta bertan parte hartuko du Inhar Gastiain oriotarrak.
Eskolarteko txapelketaren helburuak gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea da.