Errikotxia taldea finalerako sailkatu da Gelatik Plazara Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2026ko martxoaren 18a

Martxoaren 16an Aizarnazabalen jokatutako kanporaketan garaile suertatu da oriotar eta aiarrez osatutako taldea.

Martxoaren 16an ospatu da Aizarnazabalgo Lauburu Guneko aretoan 2026ko Gelatik Plazara Bertso Txapelketaren DBH mailako kanporaketa. Bertan bildu dira Azpeitia, Azkoitia, Zarautz, Zumaia, Orio eta Aiako bertsolari gazteak gai jartzartzaleak proposatutako ariketei kantuz erantzuteko prest.

Saioa ordubetez luzatu ostean, epaileen erabakia Errikotxiatarren aldekoa izan da, eta ikusleen txalo artean jaso dute finalerako txartela Haizea Gurrutxaga, Intza Unanue eta Eñaut Amenabar bertsolariek.

Amaitzeko, Aizarnazabalgo saioa antolatu zutenei esker, bertsolari gazteek eta saiora bertaratu ziren guztiek afai-merienda eder batetaz gozatu ahal izan dute.

Gelatik Plazara Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean egiten duen ekimena da 14 urte bitarteko bertsolari gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko aukera emateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide