Andatzako auzoa bertsoz bete da

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2026ko otsailaren 7a

Ostiral gauez jokatu zen III. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren lehen faseko saioa.

Ostiral gauez jokatu zen III. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren lehen saioa Andatza auzoko Elkartean. Aretoa jendez gainezka zegoela, lehen fasesari dagokion Urola Kosta eskualdeko lehen saioaz gozatzeko aukera izan genuen.

Aurrez aurre, Orioko Errikotxia eta Zarauzko Allepunta taldeak izan genituen. Oriotarren izenean Xabier Sukia, Iker Gurrutxaga eta Ganix Miner gaztea aritu ziren eta zarauztarren aldetik Julen Zulaika, Hodei Iruretagoiena eta Felix Zubia. Aurkezle lanak Maddi Etxeberriak egin zituen.

Elkartekoek prestatutako afari bikainaren ostean, bertsolarien txanda izan zen. Saioa oso parekatua izan zen eta han bildutako bersozaleek bertsolariek egindako saio ederraz gozatu ahal izan zuten. Azkenean, epaia Allepunta taldearen aldekoa izan, beraz eta hau izango da hurrengo kanporaketara pasako den taldea.

Txapelketako hurrengo saioa Zumaian jokatuko da datorren ostiralean (13) Inpernupe Elkartean, zortzi eta erdietatik aurrera. Bertan Zumaiako taldea eta Zarauzko Andraseñorak taldea arituko dira aurrez aurre.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide