Santa Ageda bezpera 2026

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia

Usadio zaharrari jarraituz, Santa Ageda bezperan, Orioko kaleak kantu eta koplaz bete ziren.

Ohitura zaharrari eutsiz, urtero bezala, herriko haur, gazte eta helduak kaleetan zehar kantari ibili ziren San Ageda bezperan.

Goizean Zaragueta Herri Eskolako ikasle, guraso eta irakasleek kaleak alaitu zituzten euren kantuekin. Hainbat ikaslek koplak kantatzeko aukera izan zuten, eta haien artean Errikotxia Bertso Eskolako bertsolari gazteak ikusi ahal izan genituen.

Arratsaldean Orioko Herri Ikastolakoen txanda izan zen. Orioko trikitilarien eta Errikotxiako bertsolarien laguntzarekin, urteroko ibilbidea osatu zuten Orioko kaleetan zehar. Geldialdi bakoitzean ikastolako ikasleen eskutik kopla mordoxka entzuteko aukera izan genuen, eta Errikotxia bertso eskolako bertsolari gazteek ere euren tartea izan zuten kopla eder batzuk kantatzeko.

Ekitaldiari amaiera Herriko Plazan eman zitzaion, Errikotxiako bertsolari ez hain gazteen eta trikitilarien saioarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide