Gipuzkoako herriarteko saioa Oriok ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia

Ostiral honetan izango da txapelketako lehen saioa Andatzako sozietatean. Orioko Errikotxea taldea Zarauzko Allepunta taldearen aurka ibiliko da bertsotan 21:00etan hasiko den saioan. Kanporaketa fase honetan bertsotan Ganix Miner, Iker Gurrutxaga eta Xabier Sukia ibiliko dira. Saioa hasi aurretik afaria ere izango da, edonork joan nahiko balu sarrerak salgai elkartean bertan izango dira baina lekurik gabe ez gelditzeko 685717281 (Aitor) telefono zenbakira deitu bestela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide