Patxi Etxeberria

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2025eko abenduaren 30a

2009an berari kantatutako hiru bertso

Patxi Etxeberria bertsolari estimatua izan da Orion eta Euskal Herri osoan. Lehenbizi arrantzale eta ondoren arrain saltzaile aritu zen Patxi, emazte Inaxirekin batera arraindegia izan zuten Lasarten. Herritik kanpo bizi arren ez zuen inoiz San Martin auzoarekin eta Oriorekin harremana eten. Errikotxiako hiru bertsolarik, Egoitz Eizagirrek, Ibai Esoainek eta Xabier Sukiak, bertso bana abestu zioten Pako Erretzabali 2009. urteko irailaren 27an Lasarten egin zitzaion omenaldian.

 

Arrantzalea izan da Patxi,

lehen esan dute horrela,

sardina eta antxo bakarrak

ez du betetzen sabela.

Hamar, hamaika edo hogei jan

bat ez da aspertzen bela,

hiru hitzetan esan behar banu

Patxin bertsoa bezela.

 

Gaztetatik arrantzara

han sareak zabaldu

harrapatu ta saldu

arraindegin ere berdin

sobratzen zena salbu.

Zapo, legatz ta bisigu

ekarri dizkiogu

kutxa hontan buruz buru,

oraindikan arrain feskoik

ez zun jango seguru.

 

Bronxen Inaxi peskaderia

kaja hori bezela zan,

bi urreburu urraburutan

inoiz erre, inoiz saltsan.

Hegan dakien hegaluzea

beti hitzaren arrantzan,

Lasarten bada bisigu eder bat

Orio estilora brasan:

ari ta ari beti kantari

kantauri zaharreko plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide