Getarian ospatu zen Gelatik Plazara ekimenaren Urola-Kosta Eskualdeko saioa. “Gelatik Plazara” Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean martxan jarri duen ekimena da 14 urte bitarteko bertsolari gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko aukera eskaintzen die.
Getariako saioak Urola Kostako bertso eskolak bildu zituen eta bertan parte hartu zuten Aia, Orio, Zarautz, Zumaia, Aizarnazabal eta Getariako betsolari gazteek. Bost eta erdietan zen hitzordua eta jende mordoa elkartu zen Getariako Berdura Plazan. Bertsolariek lan bikaina egin zuten eta guztiek oholtza gainetik kantatzeko aukeraz gozatu ahal izan zuten.
Sariak banatzerakoan Zumaiako taldea gailendu zen eta beraiek izango dira Urola Kosta finalean ordezkatuko dutenak.