Bertso poteoa txarangarekin

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2023ko abe. 30a, 13:57

Bertsolarien eta herriko txarangaren laguntzaz kalez kale bertso poteoa izan genuen atzo.

Arratsaldeko sei eta erdietan zen hitzordua eta bertsolariak iristerako instrumentuak afinaturik zeuzkaten herriko txarangako kideek. Azken orduko Jone Uriaren baja Andoni Egañak bete zuen eta Jon Maiarekin batera oso saio polita osatu zuten herriko kaleetan zehar.

Jende mordoxka bildu zen ekitaldiaren inguruan eta euriak ez zuen eragotzi han bildutako jendearen bertso-gosea. Bi bertsolariek egin zuten lanarekin izugarri gozatu zuten afalordurarte iraun zuen saioan. 

Hemen doakizue Andoni Egañak atzo bertan botatako bertso bat:

 

Nobedadea ez zen gu biok

bertso batzuk kantatzea,

nobedade gaur txaranga gendun

hori da hori jotzea!

nire ustetan kultura zer den

komeni zait azaltzea:

izan liteke talde top-en bat

areto baten sartzea,

ta izan liteke herria bera

mugimenduan jartzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide