Ikasturte amaierako bertso saioa

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia

Aiako eta Orioko bertsolari gazteak Zumaian egin zen topaketan. (Errikotxia)

Ostiralean ospatuko da Orioko Kultur Etxean, arratsaldeko zazpietan.

Ekainaren 9an ospatuko da Errikotxia Bertso Eskolako ikasleen ikasturte amaierako bertso saioa eta bertan arituko diren Bertso Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egindako lana oholtza gainean azaldu ahal izango dute. Orio eta Aiako bertsolari gaztetxoak kantari entzuteko asmoa duen edozein herritarrentzat aukera bikaina izango da ostiraleko saioa. Sarrera dohainik izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide