Umeen bertso eskolako ikasleak Ereñozun izan ziren atzo, Txirritaren jaioterrian.
Goiz pasa ederra egin zuten atzo umeen bertso eskolakoek, Xabier Sukia irakaslea gidari zutela, Ereñozun, kurtso amaieran ohi dutenez. Hango San Antonio ermita parean egin omen zuen lehendabiziko saio Txirritak, eta hantxe kantatu zituzten Txirritaren bertso ezagun batzuk, andaluzarenak eta abar. Txirritaren oroitarria edo bustoa dagoen lekura joan ziren gero, eta han ere sorta polita kantatu zuten bertsolari hernaniarraren oroimenez. Frontoian pilotan eta abar jostaketan aritu eta gero bueltatu ziren Oriora.