Zazpiak eta erdietan plazan. Taldeko patriarka iristen azkena, puntual. Bi autotan joan ginen Azkoitiara: batean protagonistak, bestean animadoreak. Lehen autoan agurra errepasatzen joan ziren, bigarrenean Xakel herrian plater konbinatuetan zenbat kroketa jartzen dituzten preokupazio handiena. Primeran zaindu gintuzten azkoitiarrek. Ijito familia osoari afaltzen eman ziguten gainera.
Jende lepo Zurten. Bi ateko taberna gutxi ditugu Orion; taberna handiak ere gutxi. Zurt bi atekoa eta handia da. Jende lepo zurruten. Bertsolariak berariaz jarritako egurrezko oholtzan; publikoa barra ertzean zutik edo oholtza aurrean eserita, umeak udalekutan bezala. Gaiak azkoitiarrez eta a toda ostia, Silvia Etxanizek emanak. Axkoitti eta Orixo, saxu azkarra eta ona. Bi aldiz ona. Eta Errikotxian ez gara autokonplazienteak. Ona saxu. Azkoitiatik Eneritz Artetxe, Xabier Aldalur eta Ugaitz Beristain. Artetxe askotan entzun dugu kantuan, azken Gipuzkoakoan Egoitz Eizagirrerekin saio berean abestu zuen Arrasaten. Artetxek aurrera egin zuen. Aldalur eta Beristain hasiberriak. Nahi genituzke Errikotxian halako hasiberriak: abiaduraz eta jarioz ez hainbeste baina ideiaz zoragarri. Oriotik hirukotea demarako listo: Xabier Sukia taldetik tiraka, Egoitz Eizagirre aurre itzai eta Imanol Lizarazu “Habana” atzean urritz makila luzearekin.
Azkoitiko tabernariak haurrei alkoholdun edariak saldu edo ez erabakitzen, ilea hazteko tratamenduak jartzen dituen mediku burusoilaren kontsultan eta etxekolanetan trebatu behar duten alargunen paperean entzun genituen ofizioak. Txukun denak. Habanak primeran erantzun zituen puntuak, Egoitz primeran moldatu zen oraindik Sukiak ondo ulertu ez duen ariketa hortan, Sukiari Ernio muturretik bertso bukaerako errima erori zitzaion Zelatun parera. Gainontzean ondo.
Epaileek oriotarren alde. Baina sailkapena bigarren igandean erabakiko da. Guk, ordea, bilatu ditugu afaltzeko eta kanturako lagunak. Hori da Herriartekoa. Merezi izan zuen. Bueltakorik ez da Herriartekoan, baina lagunarteko bat egingo dugu Orion FIFA datetan, arrantzaleak antxoa harrapatzen hasten direnean.
Ostiralean Hernaniarrak eta Oriotarrak Gure Etxean. Txotx!