Eguerdian hasitako festa iluntzera arte luzatu zen. Etxeluze gaztetxean eman zitzaion amaiera festari; lehendabizi I. Bertsolari Sari Nagusiko finalarekin eta kontzertuekin gero. Finalean bi talde izan ziren oholtza gainean. Bata, Iker Gurrutxagak, Joritz Bastarrika Txatxarrok eta Jokin Zumeta Zieltzetak osatutakoa; eta, bestea, Iñaki Larrañaga, Haritz Larrume eta Jon Agirresarobe Torrotxo bertsolariena. Bigarren hau izan zen talde irabazlea.
Txapelketari itxiera emateko kontzertuak izan ziren ondoren. Ondorengo taldeak igo ziren oholtzara:
- Trapalla
- Woodstockeko ikasleak
- Mola
- Txanka ziztatzailea