GuraSOS elkartearen aurkezpenean argi esan zuten, taldea apolitikoa da, helburu bakarra duena: erraustegia ez eraikitzea. Zergatik? Bereziki haurren osasuna babesteko, baina, noski, oro har, biztanle guztien osasuna babesteko.
Esloganak alde batera utzita, informazio kontrastatua erabili nahi izan dute erraustegiaren kalteak azaleratzeko eta gizarteratzeko. Adituekin hartu emanean jarri eta hautsak harrotu dituzte, gurasoak direlako eta beren haurren osasuna babestu nahi dutelako.
Kezkatuta daude oso erraustegiaren obragatik eta ahalegin guztiak egingo dituzte lan horiek aurrera ez eramateko. Tematuta daude gaiarekin eta prest Euskal Herritik barrena erraustegiaren nondik norakoez hitz egiteko. Inori aterik itxi gabe, guztiei ahotsa emanez. Orion uztailaren 6an izan ziren eta lagun dezente bildu ginen Salatxo aretoan.