Lau urte hauek gogoz aritu gara lanean eta, pixkana-pixkana, beste Orio bat egiteko bidea egiten hasi gara. Orain, hasitako bideari jarraipena emateko nolako Orio nahi dugun azaldu nahi diegu herritarrei eta, horretarako, 2023-2027 legealdirako asmoak partekatu. Hori dela eta, ostegunean, arratsaldeko 20:00etan, oriotar guztientzat saio irekia antolatu dugu Kultur Etxean.